DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio

"Ohorezko txandan egon gaitezkeelakoan nago"



Azken urteotan senior mailako trainerurik gabe egon eta gero, Ur Joko eta Ibaialde arraun elkarteek Lapurdiko Arraun Taldea sortu dute. KAE 2 ligan estreinatu diren denboraldian hiru garaipen lortu dituzte dagoeneko, baina hala ere “helburu nagusia urte luzerako oinarria jartzea” dela aitortu du Beñat Urtxegi arraunlariak.

Arraun munduan bada esaldi bat dioena arraunlari adina entrenatzaile daudela, baina ez dira gutxi historialari papera hartzen dutenak ere. Hala, asko dira tostako arraunaren sorrerari buruz osatutako teoriak. Esaterako, zenbaitek 1761an kokatzen dute estropaden sorrera, Getaria eta Zarautzeko traineru banak Mollarritik –Zarauzko ipar-ekialdean dagoen harritzar ezaguna– Donostiara jokatutako estropadan. Aldiz, azken urteetan asko zabaldu da lehendabiziko arraun desafioa 1719an Elantxobe eta Mundakako bi traineruk jokatu zutela dioen teoria. Bitxia da hori, jakinda aditu askok luzez lehen trainerua 1750. urtean Hondarribian eraiki zutela defendatu izan dutenean. Hain justu, Henri-Louis Duhamel du Monceau zientzia- gizonak 1755ean Hendaian egindako aurkikuntzan oinarritutako tesia da hori.

IRAKURRI OSORIK