DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio

Kirolean ere kristalezko sabaia hausten- Mahai ingurua - 2018/02/08


Datorren otsailaren 8an Harmailak mahai ingurua antolatu du San Telmo museoan (Donostia), lehen zenbakiko gai nagusia izan dena goiburutzat hartuta. Nekane Arzallus (GBC-ko lehendakaria), Ainhoa Azurmendi (Kirol psikologoa eta aholkularia) eta Ane Urkiri (kazetaria, HARMAILAko kolaboratzailea) egun emakumezkoek kirolean bizi duten egoeraz, kristalezko sabai oraindik trinkoez, eta etorkizunera begira dituzten erronkez, zailtasunez eta aukerez arituko dira. Iñaki Berastegi HARMAILAko kideak egingo du aurkezle lana. Aldizkaria aurkezteko aukera ere probestuko dugu.

Beteko dugu Harmaila San Telmon ere?


#Mahaiingurua #kristalezkosabaia #Emakumezkoenkirola