DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio

Harria, teknika eta pasioa



Harri bereziak, harri bitxiak, harri handiak, harri txikiak, azken finean harriak. Iñaki Perurenak harrijasotzaileak, Harria. Maitasun istorioa izena daraman hitzaldietan azaltzen duen modura, harria gure biziaren parte izan da beti. Historian zehar modu ezberdinetan erabili izan dira, gehienetan erabilpen hori kontuan izan gabe. Igeldoko Harriaren ekitaldia berezia izaten da Donostiako Aste Nagusian. Hogeita zazpigarren urtea izango da aurtengoa, eta urtero bezala, eta ohiturak markatzen duen bezala, Trinitate enparantzak ikusleak bilduko ditu bertako kirolariei ahal duten indar handiena emateko.

Andres Osa “Sakona” kazetaria urtero egoten da lehiaketa ikusten. Berarentzako indar eta oihartzun handiko lehiaketa da. Baita Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II-rentzako ere. Orain dela hiru urte parte hartzen ez duela, baina “faltan botatzen” duen ekitaldia dela jakinarazi du. Aimar Irigoien harrijasotzaileak “beste lehiaketak bezalakoa” dela azaldu du, berarentzako “lehiaketa guztiak” garrantzitsuak direla plazaratuz. Jokin Eizmendi zarauztarrentzako, berriz, “oso lehiaketa berezia” da.

IRAKURRI OSORIK