DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio

Harmailak Argia saria 2018 lortu du!


Harmaila aldizkariak prentsa idatzizko atalean lortu zuen Argia Saria. Harmaila osatzen dugunontzat sorpresa handia eta poz izugarria suposatu zuen halako sari potoloa hasiberria den proiektu bati eman behar zitzaiola ezagutu genuenean. Halako sarietan ibilbidea, egina, saritzen da normalean, eta gure kasuan, aldiz, ekina, arriskatu izana saritu dute.

Prentsa idatzizko saria, Harmaila aldizkariarentzat eta haren egile diren Eñaut Barandiaran, Aitor Manterola eta Iñaki Berastegirentzat izan da. Iazko uztailean argitaratu zuten zero zenbakia, Interneten. Urtea amaitzearekin bat paperera egin zuen salto. Argitalpen berri honen filosofia ere argi dute egileek: “Patxadaz irakurtzeko aldizkaria da, kirola eta kirolaria erdigunean jartzen dituena, pasioa eta analisia uztartzen dituena, eta dena euskara hutsean”. Kirol-prentsa tradizionalaren bizioak albo batera utzi eta kirolari bestelako ikuspegia emateagatik saritu nahi izan dugu egitasmoa. (Argia.eus)

Mila esker Argiako lagunei sariagatik, eta zorionak Harmaila betetzeko ekinean laguntzen ari zareten guztioi, izan kolaboratzaile, kirolari, harpidedun edo irakurle. Sari honek bultzada handia suposatuko du, baina gure helburua lehengo bera da: aldizkaria sostengatuko duen harpidedun kopurua lortzea.

http://www.argia.eus/albistea/argia-sariak-banatu-ditugu

http://www.argia.eus/albistea/argazki-galeria-argia-sariak-iruditan

http://www.argia.eus/albistea/prentsa-harmaila-aldizkaria



Argazkiak: Dani Blanco (Argia)

#Argiasariak #Prentsaidatzai #Harmaila