[Harmaila 6] kalean da!

Actualizado: ene 15

Edukiak:


Sandra Ramajo futbol jokalaria Kirolarien Harmailara hurbildu da, eta futbolaren gazi-gozoez idatzi du.


Emakumearen eta herri kirolen artean egon den eta dagoen harremana islatu du Anaitze Jauregik argazki-erreportai baten bidez.


Unai Zabaletak kamera hartu eta Euskal Herriko Itzuliko etapa baten kontakizuna egin digu argazkiz argazki.


Emakume Cup-eko erraietan sartu da Harmaila hirugarren edizio honetako arrakastaren nondik norakoak jakiteko.


Denborale bortitzak astindu zuen Asier De La Iglesia saskibaloi jokalariaren bizitza orain dela zazpi urte.


Pilota utzi ondoren, ibilbide ezberdina egin dute Mikel Idoatek eta Peio Martinez de Eulatek.


Hamar titulu hiru urtean lortu ondoren, bat-batean desagertu zen Itxako. Balentria haien aitortza egiteko eta ahanzturaren txertoa izateko nahian, protagonistengana hurbildu da Harmaila.


Euskal txirrindularitzaren izen handienetako bat eseri dugu Harmailan: Marino Lejarreta.


Futbolzale, eta batez ere Realeko zale porrokatua zen Ana Malagon idazlea. Orain, ikusle soil bilakatu da, eta nahiko kritiko ageri da futbol profesionalak hartu duen norabidearekin.


DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio