DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio

[Harmaila 5] kalean da!


Barbara Pla errugbi jokalaria eta Oihana Azkorbebeitia dira bostgarren zenbaki honetako azaleko protagonistak.

"Emakume, kirolari eta ama dira biak, eta antzeko bizi esperientziak ari dira bizitzen; eta guztiaren gainetik, emakume izatearen harrotasuna zabaltzen dabiltza, oraindik ere ia ikusezin dituen gizarte molde honetan harrotu egin behar baitute halabeharrez, "hemen gaude" oihukatuz ozen. Lokatzetan ibiltzen dira biak, bat korrika mendian, eta errugbian bestea. Lokatz horretan eroso dabiltza, baina ez dute gogoko gizartea zikindua duen beste lokatze hori, genero ezberdintasunarena".


Beste edukiak:

Aitzol Atutxa aizkolariak "Kirolarien harmaila" izeneko atalaren estreinekoa idatzi du.


Boxea eta borroka kirolak- Kick Boxing, MMA arte martzial mistoa...- jende andana mugitzen hasi dira azken urteotan Euskal Herrian, bereziki Bizkaian. Zer dago fenomeno honen atzean?


Andres, Ander eta Angela Vilariño Euskal Herriko pilotu familia handi bateko kideak dirak. Aita, seme eta alabaren artean, Europako 14 txapelketa irabazi dituzte hainbat modalitatetan.


Oihane Albizurik motorraren gasolina eta mendiaren lokatza daramatza txikitatik zainetan. Ordutik hona ibilbide ikusgarria osatu du moto-kros gidari gazteak.


Ziklo-krosaren elitean sartu da Luisa Ibarrola, eta argi dauka onenekin ikusi nahi duela bere burua, ikasketak ahaztu gabe.


Futbolaren bitartez Palestinako errealitatearen lagin bat kontatu nahi zuten, eta han bildutako guztiarekin, "Markaz Tulkarem: errefuxiatutako taldearen itzulera " izeneko liburua argitaratu eta erakusketa antolatu dute.


Eusko pilota eta kantugintza jorratu ditu bere bizi osoan zehar Panpi Ladutxek, eta bietan utzi duen arrastoa nabarmena da.