DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio

"Gure adierazpide kulturala da arrauna"



Itsasoari begira jarri zen Jon Maia bertsolaria Zumaiara bizitzera joan zenean sei urte zituela. Arraunlari izan zen 11 urtetik 18 urte bitartean, eta ‘Apaizac obeto’ espedizioan 2.000 kilometroko bidaia egin zuen arraunean Ternua inguruan, 2006an. Bada nor arraunaren inguruan gogoeta egiteko, eta eginda duen hori azaldu du.

“Itsasoari begira egindako gogoeta batzuk dira ondorengo bertso hauek”, kontatzen du Benito Lertxundik kantuan hasi aurretik ‘40 urtez ikasten egonak’ diskoaren zuzeneko grabazioan. Itsasoari begira gogoetan bertso horiek osatu zituena Jon Maia da (Urretxu, Gipuzkoa, 1972). Zumaiara bizitzera joana sei urte zituela, itsasoa aurkitu zuen umea zela. Eta erabat maitemintzen hasi zen.

1978 zen, eta orduko hartan, beste itxura bat zeukaten Euskal Herriko portuek eta ibaiek. Aspaldikoaren kutsua, iraganaren kresala joan gabe zeukaten oraindik. Maia umeak ziurrenik ez zien erreparatuko ezaugarri eta bereizgarri horiei. Gerora egindako gogoetak dira horiek. Oso gerora. Gertakari, bidaia edo ekimen batek lotu baitzuen betirako itsasoarekin Maia. Hala kontatu du berak: “Apaizac obeto espedizioak bizitza aldatu zidan”.

IRAKURRI OSORIK

#Arrauna #JonMaia #Harmaila #ApaizacObeto #AitorManterola