Ezinezkoaren mugan



25 urte bete dira Miguel Indurainek urte berean Italiako Giroa eta Frantziako Tourra irabazi zituenetik. 1992an eta 1993an lortu zuen balentria. Ordutik, Marco Pantani bakarrik izan da gai biko hori lotzeko, 1998an. Nafarrak zeuzkan “izaera lasaia etakalitateharrigarria” goratu dituzte Mariano Lejarretak, Abraham Olanok eta Joseba Belokik. “Gero eta zailagoa izango da txirrindulariren batek urte berean Italiako Giroa eta Frantziako Tourra irabaztea”. Ez da edonoren hausnarketa: Abraham Olanoren hitzak dira (Anoeta, Gipuzkoa, 1970). “Hori bai, tartean-tartean, beti agertzen da arauak hausten dituen norbait”. Nairo Quintana zen, itxuraz, aurten balentria hori egiteko hautagai argia, baina Movistarreko txirrindulariak huts egin zuen Italiako Giroan. Mendateetan eutsita eta erlojupekoetan hautsita, Tom Dumoulinek (Sunweb) ezinean utzi zituen igotzailerik finenak. Herbeheretarrak 31 segundora urrundu zuen Quintana, 40ra Vincenzo Nibali (Bahrain), 1.17ra Thibaut Pinot (FDJ), 1.56ra Ilnur Zakarin (Katuxa)... eta, iragan hurbilean akats taktiko larriak egin ondoren -orain bi urteko Vueltan larriena, garaipena esku-eskura zeukanean-, “laino artean” amaitu zuen denboraldiko hiru asteko lehen itzulia.

IRAKURRI OSORIK


DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio