DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio

Elkarrizketaren aurrerapena: Maritxu Housset

"Maite dut gizonen kontra lehiatzea"

Testua: Olatz Idoate @OlatzIdoate

Argazkiak: Arantza Idieder

Argazkia: Arantza Idieder

Maritxu Housset | Paleta gomazko pilotaria


Palmaresa :

- 5 aldiz munduko xapeldun paleta gomaz trinketean :2002, 2006, 2014 eta 2018an (bi titulu bildu zituen Bartzelonan. Trinketean eta 30 metroko ezker paretan)

- 3 Munduko Kopa irabazi ditu ere : 2012an Iruñean, 2013an Haillan-en (Bordele), 2016an Santiagon (Txilen).

- Frontball-eko munduko xapeldun 2017an.



Dena irabazi duzu pilotan, ahantxu xapel guziak, eta nola atxematen duzu oraino motibazioa?


Nire ikuspegia pixkat aldatzen ari da orain. Nazioarteko xapelketa haundi horiek ez naute hainbeste erakartzen. Orain, lehiaketetan hartzen dut plazer haundia. Larresoroko trinketeko lehiaketa, Basusarrikoa Patxi Etxeberrirekin, Stephane Suzannekin Donibane Lohitzunekoa Bordatxon… Maite dut gizonen kontra lehiatzea.


Egun batez hautatzen ahal bazinuke, Frantzia eta Euskal Selekzioaren artean?


Euskal Selekzioa, dudarik gabe. Legez edo administratiboki ez dakit posible den, baina hautatzen ahal balitz, egingo nuke, eta ez naiz bakarra.


Azken hilabete hauetan geroz eta gehio ikusten dira emazteak esku huska jokatzen. Zer diozu?


Nik asko maite dut eskuz jokatzea. Baina ez dakit nola egiten duten eskuko minik ez ukateko. Saiakerak egin nituen, baina biharamunean ezin nuen gidatu ere. Eskua urdina nuen beraz

ez dakit emazte horiek ttikidanik hasiak diren eta eskua egina duten… Baina bai, ongi iruditzen zait. Gainera ez dakit nork antolatzen dituen xapelketa horiek, baina oso ongi antolatuak

dira, ezker paretak beti beteak dira. Jokoaren aldetik, niri pertsonalki, begiratzea ez zait hainbeste gustazen. Iruditzen zait ez dela abiadura gehiegirik, nahiago dut mutikoak begiratzea, igandero segitzen ditut. Emazteek plazer hartzen dute, jendea bada… beraz, zergatik ez.


ELKARRIZKETA OSOA #HARMAILA8-n.