DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio

Elkarrizketaren aurrerapena: Jagoba Arrasate

"Osasuna da nire zigilua benetan daraman taldea"

Testua: Iñaki Berastegi / @IBerastegi

Argazkia: Arnaitz Rubio / @ArnaitzRu


Jokalariekin duzuen lehenengo hitzorduan zer esaten diezue jokatzeko moduari buruz?


Gauzak gertatzeko edo guk nahi duguna gertatzeko, guk geuk gauzak egin behar ditugula azaltzen diogu taldeari. Ez gara zerbait gertatu zain egoten den taldea. Iaz ikusi zen talde ausarta eta oldarkorra garela, eta batez ere, aurkariaren zelaian jokatzea gustatzen zaion taldea gara. Egun, eztabaida handia dago baloi jabetzaren inguruan, eta guri horrek ez digu buruhausterik ematen. Guk baloia izan nahi dugu iristeko, eta ez eduki, edukitzearren. Ez dugu baloia mantendu nahi, baloia izan nahi dugu zerbait bilatzea ahalbidetzen digulako. Momentu hauetan, taldeak dituen akatsak eta dohaiak dituela, fidagarria da, eta dagoeneko badauka marka bat.


Aipatu ditugu hiru laurdenetako lerroaren mugikortasuna eta gola egiteko erraztasuna. Badirudi ideia hori are eta gehiago indartu duzuela aurten.


Ez dut esango aurrelarietan, bederatzi petoetan, sinesten ez dudanik, baina egia da gero eta gutxiago sinesten dudala horrelako profiletan. Zergatik? Azken batean, trantsizio eta eraso bizkorretan joka-tzen dugu guk. Jende hain dinamikoarekin, hegalean, aurrelariaren atzetik edo puntan agertu daitezkeen jokalariekin, asko zailtzen dugu aurkariaren lana. Defentsek aurrelariak zaintzeko zailtasun gehiago dute, ez dutelako erreferentzia finko bat. Profil horretako jokalari asko dauzkagu aurten, eta lortzen badugu guztiek hori ulertzea, iaz bezala, oso garrantzitsua izango da.


Jokatzeko ideia bat, testuinguru eta tokiaren arabera, hobeto egokitu daitekeela uste duzu? Euskal entrenatzailea izateagatik, hemen, babes gehiago duzula uste duzu? Adibidez, Iruñean Diego Martinezen ideiak ez zuen harrera ona izan.


Bai. Lehenik eta behin, gure jokatzeko edo futbola ulertzeko modua hau da, eta horrek Osasunak betidanik izan duen filosofiarekin bat egiten du: aurkariaren bila joatea, daukazun guztia ematea. Aurkari moduan Iruñera etorri garen guztietan ere hori sentitu dugu. Hortaz, hori jakinda, abantaila handia da guretzat Iruñera etortzea. Diego Martinez aipatu duzu, Granadara joan da eta Lehenego Mailara igotzea lortu du. Gu Granadara joango bagina, agian, ez genuke konexioa lortuko. Entrena-tzaile onak eta txarrak egon daitezke, baina aldi berean, uste dut entrenatzaile bat hobeto egokitu daitekeela leku batzuetara beste batzuetara baino, nahiz eta entrenatzaile berdina izan.


ELKARRIZKETA OSOA #HARMAILA7-n.