Elkarlana abiatu dugu AEK-rekin!


AEK-k bultzada eman izan nahi dio Harmailari. Hala, hitzarmenaren ondorioz, AEKren euskaltegi guztiak Harmailaren harpidedunak izango dira, eta irakasle eta ikasleek beste tresna bat izango dute eskura. Are gehiago, aldizkariak harpidetza-eskaintza berezia bermatuko die AEK-ko kide guztiei, bai eta AEK-ko zerbitzu-erabiltzaile guztiei ere.

Horrez gain, Harmailak eta AEK-k beste aukera batzuk jorratzeko konpromisoa hartu dute; adibidez, AEK-k sortzen dituen baliabide didaktikoetan aldizkariaren edukiak erabiltzea. Era berean, aukera ikusiz gero, mahai-inguruak, bisitak... antola litezke.

Hitzarmenaren iraupena urtebetekoa izango da.

#Euskarapraktikoa


#AEK #HARMAILA #hitzarmena

DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio