Editoriala: 7. zenbakia


Erabili eta munduari eskaini

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, inoren arreta

jasotzera ohitu. Harkaitz Canoren “Fakirraren ahotsa” nobelako pasarte batetik ateratako hitzak dira goiko hauek. Txirrindularitzaren mundua jarraitzen duen edonork jakin badaki Mikel Landak dohain bat daukala bizikleta gainean aritzeko, eta horregatik agian, batzue- tan zaleen edo kirolariaren beraren espe- rantzak eta emaitzak ez direlako bat etorri

sortu du harekin lotutako guztiak hainbesteko kalapita: Daukan dohaina erabili erabili du, aspaldidanik baita profesional entzutetsua, munduari eskaini dio, las- terketa garrantzitsuenetan onenen pare aritzeko gai dela erakutsiz eta garaipen zerrenda luzea osatuz, eta trukean, askoren arreta jasotzera ohitu da, erre-

pide barruan gauzatu dituen balentriak zein errepideetatik kanpo esan dituenen ordain. Bere aldeko iritzi korronteak izena eta guzti dauka, Landismoa delakoa, eta kontra dituenak ere ez dira gutxi. Kontra edo alde, argi dago bai kirolean zein bizitzan erasoan jokatzera ohituta dagoela txirrindulari arabarra, eta ez duela inor ez hotz ez bero uzten. Horrek mesede edo kalte egiten dion ez dagokigu guri epaitzea.

Ziztu bizian eta gorabehera aritzen den kirolaria da, beraz, Harmaila honetako protagonista nagusietako bat. Patxadaz egindako aldizkaria izanik gurea, ordea, fokua beste nonbaiten jarri dugu, eta ordekan aritu gara: Mikel Landa ez da soilik egungo txirrindularitzaren izarretako bat, eta esku artean arnas luzeko proiektu bat ere badabilki: Euskadi Fundazioa. Nahikoa saltsa ez bere eguneroko lanarekin, eta halako abentura batean zelan, zergatik eta norekin sartu den jakin izan nahi dugu, eta nola uztartzen dituen bere ofiziaren parte izanagatik ere hain ezberdi- nak diren bi langintza hauek.

Zailtasunak zailtasun, aurrera egiten jakin duen proiektua da Euskadi Fundazio- arena, eta behin erroak sendo dituela, etorkizunera begira dituen erronkez ere aritu gara. Azken finean, Euskadi Fundazioa ere bada munduari eskaini eta trukean inoren arreta jasotzera ohitzeko moduko egitasmoa.

DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio