Kirolarien Harmaila: Sandra Ramajo


Ez zara lortzen duzuna, gainditzen duzuna baizik

Sandra Ramajo | Futbol jokalaria



Une hartan, nire belaunak crack egitea erabaki zuen...Burura etorri zitzaidan lehenengo gauza; hau seinale bat ote? Guztia hemen bukatuko al da? Horrela? Maite duzun kirol honengatik, eman duzun guztiarekin? Hainbeste urtetan bizitako poztasunak, negarrak, garaipenak, porrotak, berdinketak, bidaiak, aldagela, jokalariak, entrenatzaileak,... dena bertan behera? Benetan gustoko duzunak zenbateko eragina duen bakoitzarengan... lotu egiten gaitu eta zenbat ematen dugun, barruan sentitzen dugunagatik, dudanagatik, txikitatik lotzen nauen pasioagatik.


Egia esan, minutu pare batzuk pasa nituen lurrean, pentsatzen eta sufritzen, eta ez dakit zer zen gehien sufriarazi zidana; belaunean sentitutako minak edo agian, agur esateko mo mentu horrek. Minutu horiek igarota, pena hori alde batera utzi behar nuela ohartu nintzen, futbolari garrantzi gehiago emanez. Lurretik altxa, jokalarien laguntzarekin, bai lesioan bai bizitzan, Aurrera egiteko funtsezkoa izan dena beti. “Eta AURRERA SAN!” Lurrera erori nintzenetik, barruan zerbait hautsi zenaren sentsazioa izan nuen, larria izango zela alegia.

Diagnostikoa jakin nuen berehala: LCA famatua nire ezker belaunean. Ezin uka, lesioa asimilatzea zaila dela, nahiz eta, berri “txar” hori entzuteko burua prestatuta izan.Ebakuntza pasa, eta eguneroko lanari ekin nion. Buruan beti edukita, hitz zora garri nahiz hainbestetan gorrotatzera iristen zaren hori: PAZIENTZIA... bai, egia da, beharrezkoa dela, pazientzia eta lana, ilusioa gehituta, ilusioa zelaira bueltatzeko, barruko kilika edo urduritasun punttu hori berriz ere sentitzeko.


Eta horri lotuta hilabeteak pasatzen joan ziren, etapa desberdinak biziz eta

asko ikasiz. Bidean topatzen diren oztopoei iskin egiteko gai zarela ohartuta. Azterketa balitz bezala. Izan zinen jokalaria izango zara? Lesioa gaindituko duzu? Iritsi behar denari aurre

egiteko prest al zaude? Denbora behar galdera guzti horien erantzuna jasotzeko. Baina niretzat, lesioa gainditzea, zure gorputza ezagutzea eta burua behar den lekuan izatea izan da

arrakasta pertsonala. Ez da erronka makala, baina indarra oinarri, pausoz pauso, etapak pasatzen joan ziren. Lehenengo egunak etxean, ohean, serie ugari, irakurri... denbora bete nahian. Eguneko 24 orduak luzeak izaten ziren, uda tarteko, lagunak oporretan...

Infernua ez? Hala ere, igaro ziren. Grapak kendu eta erreha bilitazioa hasteko momentua, atzera kontua hasi zen orduan.


Atzera kontua, zelaira berriz ere itzultzeko.Ez dut etapa guztiak azaltzeko asmorik. Gogorra izan den arren, momentu zoragarriak ere pasa ditut. Belaunaren gorabeherak, motelago, bizkorrago, geldirik, baina Aurrera. Bakoitzak, bizitzaren arlo guztietan bezalaxe, bere denbora behar du.

Baina azkenean, urrun ikusten den egun hori iritsi egiten da. Berriz ere, taldekideekin entrenatu, eta jokalariek hainbeste desira dugun lehiaketa sentsazio hori ere bai. Debuta, urduritasuna...Urtarrilak 30. A ze eguna. Zubietan sentitutakoa. Hila- bete luze horietan jasotako maitasuna, mezuak, babes hitzak, eroritakoan altxatzeko lagundu didaten keinuak... jasotako

guzti hori deskribatzeko hitzik ezin aurkitu. Zelaira sartu aurreko eta bertara salto egindakoan sentitu nuena, beti eramango dut nire bihotzean. Idatzi honen bitartez, berriz ere, esker mila guztiei, familiari, afizioari, jokalariei, teknikariei, klubari, prentsari... horrelako eguna biziaraztea-

gatik.


Iritsi eta sentitu dudan maitasun guzti hori bueltan ematea ezinezkoa dela esatera ausartzen naiz, baina hemendik jakin, orain arte bezala, guztia emango dudala. Zuengatik, niregatik, kolore txuri-urdinarengatik eta pixkanaka etortzen direnengatik. Azken finean, zuek zarete futbola, hein haundi batean, berezi bilakatzen duzuenak. Bukatzeko, jada urtebete belauneko lotailua puskatu nuela. Eta bide honetan ikasitako guztiak hezitzeko balio izan dit, bizitzako arazoei indarrez aurre egiteko. Eskerrik asko, bihotzez, bide honetan egon zareten guztioi.

DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio