“Domina lortu gabe esfortzua eta sakrifizioa ez dira berdin baloratzen”



Egokitutako atletismoan bi urte daramatzan arren, Izaskun Osesek (Barañain, Nafarroa, 1984) lorpenen zerrenda dotorea osatu du: 2016ko EuropakoTxapeldunorde 400 eta 1.500 metrotetan eta brontzezko domina 1.500 metroetan Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetan. Jaio zenean gaixotasun degeneratibo bat diagnostikatu zioten, Miopi Magna deiturikoa, eta ordutik ikusmenak pixkanaka-pixkanaka okerrera egin dio.

Bereziki, 2015eko urrian izan zuen jaitsierarik handiena, beste glaukoma bat aurkitu baitzioten. Orain, begi batetik %5 ikusten du eta bestetik, %15. Arazo horiek egokitutako kirolaren bidea ireki zioten, eta urte gogor bat pasatu ostean, egindako sakrifizioak bere saria eman zion. Erizain lana ere utzi behar izan zuen Osesek, baina aurrera jarraitu eta zituen mugei egokitzea lortu du: “Errealitate bat da, ez duzu ongi ikusten, eta egoera berriari aurre egin behar diozu bidean geratu nahi ez baduzu”.

Bikain egokitzeaz gain, dituen zailtasun eta mugak normalizatu nahi ditu atleta nafarrak, eta argi du gidarik gabe lehiatzen jarraituko duela ahal duen arte, eta egokitu gabeko kirolari, maila baxuagoan bada ere, uko egiteko asmorik ez duela. Egokitutako atletismoan behin izena egin duela, lorpenen zerrenda handitzen jarraitu nahi du Osesek, baina beti buruan dauka bere kirol ibilbideko lehentasuna zein den: ziklo olinpikoa egitea, hau da, 2020ko Tokiko Paralinpiar Jokoetan parte hartzea.

IRAKURRI OSORIK


DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio