Belaunaldi eta filosofia aldaketa



2015eko ekainaz geroztik, hemezortzi pilotarik egin dute debuta profesionaletan. Inoizko kopuru handiena da. Askoren ustez, horrek maila eta kalitatea galtzea ekarri du. Beteranoak gazteari lekua utzi beharra ohiko legea da kirolean. Zer esanik ez pilotan. Enpresa profesionalek hartu duten filosofiari jarraiki, belaunaldi aldaketak ekarri duen iraultza agerikoa izan da, eta aurpegi berriz josita daude Aspe eta Asegarce. “Garai batean ez bezala, profesional mailan debuta egiteko aukera askoz handiagoa dute orain pilotari gazteek, pilotazaleek nahiago baitute zerbait berria ikusi. Horregatik, kontratu laburrak egin eta enpresak berritzea ohiko bihurtu da”, adierazi du Inaxio Errandonea Aspeko zuzendari komertzialak.

IRAKURRI OSORIK


DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio