1-3-5-2: Zaharrak berri



Carlos Bilardo aipatu eta zaleak ziztu bizian ekarriko ditu akordura bere “pisalo” famatua, edo hamarkadetan zehar Cesar Luis Menotti herrikidearekin mantendu duen eztabaida filosofiko-futbolistikoa, zeinaren arabera lerratu diren entrenatzaile asko menottista eta bilardisten artean. Egun ere, lubaki bakoitzean beste batzuk dauden arren, jokoari buruzko eztabaidak bere horretan dirau, eta ez du gaurkotasunik galdu.

1-3-5-2 edo 1-5-3-2 koaz ari garela, ordea, inork gutxik aipatuko luke bere izena. Eta, hala ere, Bilardo beraren hitzetan, XX. mendeko azken berrikuntza taktikoa bere eskutik heldu zen. Ez da prestatzaile argentinarra apal uste horietakoa, ezta gutxiagorik ere, baina ezin zaio ukatu egun Conte bezalako entrenatzaileek famatu duten joko sistemaren ernamuina Argentinak jarri zuela Mexiko 86ko munduko txapelketan. Lau urte geroago, Italia 90eko finalean bi taldeek, Italiak eta Alemaniak, joko sistema hori bera erabili zuten.

Hasiera batean garai hartako 1-4-4-2 koaren aurrelariei aurre egiteko sortu zen, erdiko defentsa bat gehituz horretarako, eta kutsu defentsibo nabarmena zuen joko sistema bilakatu zen. Agian, horregatik, hamarkadak aurrera egin ahala zaharkitutzat jo, eta Italian kenduta ez zuen predikamentu handirik izan. Badirudi, aldiz, 90.hamarkadako beste hainbat gauza bezala, bueltan dela. Hona hemen joko sistema hau eredu, maila eta testuinguru ezberdinetan erabili dituzten hiru entrenatzaileen adibidea.

IRAKURRI OSORIK


DOAN ETA LIBRE. Harmailaren edukiak kopiatu, zabaldu edo argitaratu ditzakezu, gure egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero.
Webgunea: Eneko Orio